XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
3. AHOZKO LITERATURA ERROMANTZEAK SarreraTransmisio erari begira, Ahozko literatur jeneroak honela sailka daitezke: Ahozko literatura tradizionala.
.Ahozko literatura ez-tradizionala.
Lehenengo sailean, herriaren oroimena da iraupenaren zutabe bakarra, eta honek transmisio katea bat suposatzen du jeneroak irauteko.
Sail honetan leudeke erromantzeak, herri ipuinak eta kondairak, kantak, atsotitzak, eta ahozko antzerkia.
Ez-tradizionala litzateke, berriz, bertsolaritza, bapatekotasunean oinarrituriko testuez osaturik dagoenez gero, testua bera ez bait da gehienetan transmititzen.
Erromantzeak, tradiziozkoak beraz, hitz neurtuz ematen direnez, poesian sar daitezke, ipuinak eta kondairak ez bezala.
Baina erromantzearen funtsa
Beraz, jenero narratiboan sar genitzake,
Hala ere, jazoera horietan, sarritan, gertatuak baino garrantzi handiagoa izan ohi du sentimenduak adierazteak; hau da,
Hortaz, epika eta lirikaren artean kokatu beharko genituzke erromantzeak, antzinakotasunari dagokionez gehienak XV eta XVIII garren mendeen artean sortuak direlarik.
Ahozko literaturan ohi den bezala, garai berriak etorri ahala, herriaren oroimena ez da nahikoa izaten erromantze altxorrari eusteko, eta zenbait biltzailek burututako biltze lanei zor diegu hainbat eta hainbat erromantze galdu ez izana.
Baina erromantzeak eurak ez ezik, berauen ohiturazko ingurua ere galduz joan da.
Kontutan har dezagun kantatzeko sortua dela erromantzea, kantuaren euskarria berezkoa duela, eta usario hau galduz gero ahozkotasunaren oinarria ere aienatu egiten dela.
Erromantzeen usarioa, bataz beste, honako inguruotan gordetzen da ondoen:. Itsas ertzeko herrietan.
. Zenbait erakunde zaharren inguruan (Arantzazu, kasu).
. Bertsolaritza gaur arte ahulago gertatu den eskualdeetan (esaterako, Bizkaiko euskalkiaren muga barruan).
Gaurko abeslariek erromantzeak zabaldu eta ezaguterazteko egindako lana ere ez dugu ahaztekoa, poesia zahar hauek berriro kantuaren bidez jendearen belarrietara heleraziz.
Ez dituzte, ordea, erromantzeen ahapaldi guztiak kantatzen, bertsio trinkotuak eta laburtuak baizik.
Erromantzeen inguru sozialaAutoretzari buruz, herria bera dela egilea esan daiteke.
Gizabanakoak arbasoengandik jaso eta, gehiago-gutxiago aldaturik, birregin egiten du jasorikoa, bera ere nolabait egile sentituz.
Beraz,
Jaiaren osagaia ere izan da erromantzea, erromantzeak kantatzea hainbat jairen barruko beste ospakizun bat izanik.
Bereziki erlijio giroko ekitaldietan abesten ziren, gau beletan esaterako.